viernes, 16 de marzo de 2007

Hezkuntza Sailan

INFORMATIKA ETA HEGAZTIEN BEHAKETA ZIENTIFIKOA
(Hezkuntza Sailera bidali zen proiektua)


Helburuak

- Eskola bien arteko (Urretxindorra eta Montorre) esperientziak eta egindako materialak trukatu.
- Behaketa zientifikoa garatu hegaztien ikasketan.
- Aurreko urteko informatika formakuntza aplikatu zentruan.
- Informatika erreminta gisa curriculumaren atal batzuetan erabili.
- Multimedia tresnen erabilpena ezagutu.

Lan-plana

Lehendabizi irakasleen formakuntza, kontzeptu batzuen ezagupena (hegaztien migrazioa, hegaztiak eta ingurumena, hegaztien ezaugarriak,...), IKTko tresneriaren erabilpena, landa behaketa egiteko moduak, behaketa zientifikoaren oinarriak.
- Eskola ikasleen adinaren arabera partaidetza definitu.
- Ikasleek aplikatuko diren multimediako tresnak ikasi eta erabili (ordenadorea, bideo-kamera, argazki-kamera,...)
- Urtaro bakoitzeko hegazti mota batzuk aztertuz, hegaztiei eta ingurumenari buruz hainbat atal ikasi (migrazioak, hegazti motak, ugalketa)
- Aukeratutako hegaztiez lan koadernoak, txostenak, argazkien bilduma eta grabazio-bildumak egin.
- Hasieran eta ebaluazio bakoitzean eskola bien arteko esperientzien azterketa eta materialen trukaketa.
- Adina kontuan izanda, multimediako tresneria eta materialen ezagupena gela bakoitzean egingo diren bildumetan garatu.
- Behaketa programa bat egingo da eskola bien arteko koordinazioarekin. Eskolaren inguruan hegaztien janlekuak eta habi kutxetan egingo diren behaketentzako web-kamera bana izango dugu eskola bakoitzean.
Halaber, Urdaibaiko zenbait lekutan hegazti espezieak aztertzeko ibilbideak prestatuko dira eta Elaia Bird Migration Centreko arduradunek, guraso batzuek eta Gernikako Berritzeguneko arlo zientifiko-teknologikoko arduradunak laguntza emango digute.

Ekipoaren osaera eta antolamendua

Ekipoaren osaera:
Eskola bietan dauden proiektuaren koordinatzaileak.
Zuzendaritza bien bermearekin.
Eskola bietako irakasleen partaidetza
Berritzeguneko arduradunak: IKTko arduraduna eta arlo zientifiko-teknologikoko arduraduna.
Elaia Zentroko arduradunen eta guraso batzuen kolaborazioa.

Antolamendua:
Eskola bien guraso elkarteko eta irakasleen bultzadaz martxan jarri da proiektua eta proiektuaren zehar eskola bien arteko koordinazioari eutsiko diogu, ebaluazioero elkartuz.

Urtaroak aprobetxatuz landa irteerak egingo dira.
Berritzeguneko aholkulariak eta Elaia Bird Migration Centreko arduradunak batzartuko dira irakasleekin prozesua gidatzeko.
Proiektua egiteko behar diren materialak erosi, eskuratu eta muntatu. Eskola bakoitzean
beharko dugun materiala: web-kamera, argazki-makina digitala zoom egokiarekin,
teleskopioa, prismatikoak, muntaia egiteko behar den tresneria (kableak, konektoreak, ea), habi kutxak, janlekuak, hezkuntz softwarea hegaztien inguruan,...
Modu egokiez material kurrikularra sortu eta ikasgaietan integratu.
Azpiegitura teknikoaren muntaian Elaia Zentrokoek eta Berritzeguneko arduradunek lagunduko dute.

Jarraipen eta ebaluazioa

Eskola ebaluazio bakoitzean, urtaroekin uztartuta egonda (udagoiena, negua eta udaberria), behaketen garapena eta ikasgaiak integratuko dira, beraz, ebaluazio bakoitzeko atal bat proiektua bera izango da. Ikasturtearen hasieran materialen prestakuntza eta egitura teknikoaren muntaia (janlekuak, habi kutxak, kamerak eta ekipomendu informatikoa) egingo da.
Eskola arduradun bakoitzak eta Berritzeguneko arduradunek jarraipen eta ebaluazio prozesuan parte hartuko dute.
Kurtso amaieran memoria/ebaluazio orokorra eta hurrengo ikasturterako planifikazioa eskola bien partaidetzarekin egingo da.

Oharra

Hezkuntza Sailean aurkeztu zen proiektuan ekipamenduaren aurrekontua ere erantsi genuen.

No hay comentarios: