viernes, 16 de marzo de 2007

aurkezpenà

INFORMATIKA ETA HEGAZTIEN BEHAKETA ZIENTIFIKOA


Aurkezpena

Eskola txiki bi gara Urdaibaiko Erreserbaren erdi-erdian kokatuak. Aurreko ikasturteetan teknologia berrien inguruko proiektuak garatu ditugu. Aurten, gure ingurune pribilegiatuaren baliabideak eta teknologia berrien aplikazioak nahastu ditugu proiektu berri batean. Eskola biek batera planifikatua izan da eta batera garatua ere izan dadila gura dugu.


Urdaibaiko hegaztien segimendua izango da esperientzia berriaren lan-nukleoa eta teknologia berriak integratuko dira prozesuan (datuak bilduz, ikusentzunezko materialak sortuz, informazioa prozesatuz, dibulgatuz eta trukatuz,...).


Disziplinarteko lanaren modura garatu nahi dugu proiektua (berau irakasgaietan integratuz: natur zientziak, euskara, musika, plastika, informatika,...). Eta, ardurak eta lanak ezberdinak izanda, ikasle guztiek hartuko dute parte.


Eskola bietako Guraso Elkarteen bermea dauka proiektuak. Hegaztien inguruko informazio bilketan kolaboratuko dute eta hegaztiak behatzeko antolatuko diren irteeretan ere esku hartuko dute.


Proiektua ondo bideratzeko eta gidatzeko laguntza espezializatua lortu dugu.Gernikako Berritzeguneko zientifiko-teknologiko eta informatika arloetako arduradunek lagunduko digute. Halaber, Gautegiz-Arteagako Elaia Bird Migration Centreko txorien behaketa zientifikoa eta eraztunketa gidatuko dituzte.


Euskal Gobernuko Hezkuntza Sailak onartu du proiektua.


Aurtengo esperientzia oinarri izango da luzaro irauteko borondatez martxan jarri dugun proiektuan.

No hay comentarios: