viernes, 16 de marzo de 2007

azpiegitura teknikoa

AZPIEGITURA TEKNIKOA

Egin eta lortu nahi duguna:

- Txoriak eskolatik bertatik behatu ahal izatea.
- Habietan eta janlekuetan gertatzen ari dena ondo ikustea, zuzenean eta, aldiunean, eskolan bertan pantaila batean.
- Interneten ere aldiunean ikusi ahal izatea eta, haren bidez, Montorre eta Urretxindorra eskolen esperientzia interkomunikatzea.
- Habietan eta janlekuetan gertatutakoa grabatu, artxibatu eta gordetzea.

Tresneria eta egituraren ezaugarriak:

- Material sendo eta iraunkorra, elementuren batzuk aire zabalean mantentzeko modukoak.
- Ahalik eta matxura gutxien izaten duena.
- Mantenimendu minimoa eskatzen duena (energia, piezak,...).
- Erabilpen errazakoa.
- Arrisku gabea.
- Proiektuaren helburuak lortzeari egokitua.

Litezkeen tresneria eta muntaia:

- Tresnak eta materialentzako mobiliario egokia (mahaia eta armairua).
- Datu klimatologikoak hartzeko tresnak.
- Prismatikoak
- Teleskopioa eta horretan lotzeko kamera digitala (digiskoping egiteko) eta pantaila bat kameran sartzen dena handiagoa ikusi ahal izateko gelan.
- Web-kamera eskolako ordenadore bategaz kablez lotua.
Eta ondoko aukeretako bat:
a) Bideo-kamera bi emisore bategaz konektaturik.
Eskolan, emisoreagaz sintonizatutako hargailua eta honek ordenadore eta pantailari egokiro konektatua.
Kameren eta emisorearen energia plaka fotoboltaiko batek emanda.
b) Bideo-kamerak zuzen, kable bidez, eskolako muntaia-mahaiagaz loturik eta mahaia ordenadoreari konektatua.
Kameren eta mahaiaren energia eskolako sare elektrikotik hartua.

No hay comentarios: